Inicio - Ikasnova
Inicio
Azken albisteak
Gure metodologia
Teknologia, ikasgelan gure beharren zerbitzura dagoen baliabidetzat hartzen dugu.
Gaitasun digitala garatzeko aukera ematen digu, ikasten ikasteko, komunikaziorako eta lankidetzarako, aniztasunari erantzuteko...
Askotariko ikaskuntza-inguruneak sortu nahi ditugu, ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista izan daitezen, eta teknologiak helburu horretan lagundu diezaguke.


Tresna digitalak
Hezkuntza-teknologiak ez dira berez helburua, ikasteko beste bide bat baizik.
Teknologia ikasgelan integratu nahi dugu, lainoan erabiltzeko errazak diren elkarlanerako tresnak, interesatzen zaizkigu horretarako.
Guztiontzako gailuak eta oinarrizko tresna digital sorta bat eskaintzen ditugu, integrazio hori posible izan dadin.
Halaber, arreta jarri nahi dugu eta laguntza eskaini ikastetxeetan zientzia eta teknologian egiten den berrikuntzari.
Espazio berriak
XXI. mendean beste era batera ikasten dugu, beste baliabide batzuk erabiltzen ditugu, espazioak birpentsatzeko gaia dira.
Ikaste-egoerak sortzeko ikastetxeetako espazio guztiak erabiltzea interesatzen zaigu, lan-eremuak sortzeko altzarien banaketa birpentsatu eta sortzaileak izan espazioak gure zerbitzura jartzeko.
