Inicio - Ikasnova
Inicio
Azken albisteak
2025/10/30
Minutu bat baino gutxiago
Matematika eta segurtasun digitala online ikastaroan izena emateko epea zabalik
Nafarroako hezkuntzaren eraldaketa digitala ikasNOVA
Plan honek ez du soilik ikaslegoa prestatzen gero eta teknologikoagoa eta globalizatuagoa den mundu baten erronkei aurre egiteko, baizik eta inklusioa eta aukera-berdintasuna sustatzen ditu, azken belaunaldiko baliabide eta tresna digitaletarako sarbidea bermatuz. Honek metodologia berritzaileak ezartzea ahalbidetzen du, ikaskuntza-prozesua aberasten dutenak eta hezkuntza-ingurune interaktiboagoa eta dinamikoagoa sustatzen dutenak.
2024/04/21 - Iruña
Baliabide Zentroa
ikasNOVA Hezkuntza Digitalizaziorako Baliabide Zentroa, ikasNOVA Hezkuntza Digitalizazio Planak planteatzen duen hezkuntzaren modernizazio eta etengabeko hobekuntzaren erronkari emandako erantzuna da.
Zure Hezkuntza Kontua
Hezkuntza Digitalizatzeko Baliabide Zentroko Arloak
ikasNOVA zerbitzuak
Nafarroako ikastetxe publikoetako irakasleek eta administrazio-langileek laguntza eta erabiltzaileentzako arreta zerbitzu bat dute, "euskarri" izenez ezagunagoa, maila ezberdinetan esku hartzeko gai dena eta ez bakarrik hezkuntza-teknologiekin lotutako gorabeherak konpontzera bideratua zentzu zabalean (eskura jarritako zerbitzuak, azpiegiturak eta ekipamendua, baita EDUCA kontua ere), baizik eta zalantzak argitzera eta prestakuntza arloan dituzten aukerei buruzko orientazioa eskaintzera ere.
