Zer aurki dezakegu ikasnova.digitalean?

2020/09/29

Ibilbide laburra egin nahiko genuke ikasnova.digital webguneko ataletatik. Minutu batzuk dituzu? 

Hau hasiera baino ez da. Eskaintzen ditugun baliabideak gehitzen joanen gara pixkanaka-pixkanaka. Helburua da teknologia ikasgelan txertatzeari dagokionez irakasleei, ikasleei eta familiei sortzen ahal zaizkien beharrei erantzutea.


ikasnova.digital webguneak eremu publiko bat du, non blog bat a ikus baitaiteke, albiste interesgarriak argitaratzen dituena. Eraldaketa digitalerako gure estrategiak hiru oinarri ditu: metodologia, tresnak eta guneak. Gure proposamenari buruzko informazio gehiago eskuratu dezakezu hasierako orri publikoan.

Irakaslea, ikaslea edo senidea bazara, ikasnova.digital webguneko eremu pribatuan sar zaitezke. Lan egiten ari gara hiru profilak (irakasleak, ikasleak eta senideak) ahalik eta osatuenak eta pertsonalizatuenak izan daitezen. Momentuz, irakasleei zuzendutako zatian jartzen ari gara arreta. Hurrengo asteetan, atal guztiak betetzen joanen gara, eta familiei ere sartzeko baimena emanen diegu.


Irakasleentzako eremu pribatura sartzeko, Educaren erabiltzailea eta pasahitza erabili behar dira. Han, mezu zabalago bat ikusiko duzue.

 

Zer dago azpimenu bakoitzean?

“Tresnak”

Tresna digitalen gainean hitz eginen dugu, eta informazioa emanen dugu horien erabilerari, autoprestakuntzarako bideotutorialei, irakasleek ikasgelan erabiltzean izandako esperientziei eta abarri buruz. Ikasleek eta familiek ere atal hori ikus dezakete.


“Araudia” eta “Materialen mailegua” mugatuta daude, hau da, irakasleak bakarrik sar daitezke horietan. Ikasleek eta familiek, aldiz, ezin dituzte atal horiek ikusi.


Alde batetik, ikasleei gailuak mailegatzeko indarra duen araudia dago, baita Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Ataletik beharbada argitaratuko ditugun jarraibideak ere. 
Beste aldetik, “Materialen mailegua”n, Código21 proiektuaren mailegu zerbitzua dago. Gauden egoeran egoteagatik eta Hezkuntza Departamentuaren gomendioei jarraikiz, zerbitzu hori oso mugatuta dago ikasturte honetan. 

“Gailuak” atalak profil guztientzako informazioa du. Sare publikoko ikastetxeei ematen ari zaizkien gailuak deskribatuko ditugu, erabiltzaile guztiek horiek ezagutu eta erabiltzeko aukera izan dezaten.
 

“Irakasle esperientziak”


Blog horretan esperientziak argitaratzen ditugu teknologia ikasgelan txertatzeari edo urrutiko irakaskuntzari buruz. Era berean, arreta ez-presentzialerako proposamenak argitaratzen hasi gara,  aurreko ikasturteko konfinamenduan gauzatu zirenak. 


Edozein irakaslek hezkuntza teknologiekin edozein mailatan izandako esperientziaren berri eman nahi badigu, helbide elektroniko honetara bidal dezake: proyectoste@educacion.navarra.es. Atsegin handiz argitaratu eta bistaratuko dugu egindako lana.

 

“Prestakuntza”

Irakasleak bakarrik sar daitezke. Hemen argitaratuko da hezkuntza teknologiei lotutako prestakuntza eskaintza osoa, bai propioa, bai beste erakunde batzuena. 


Ikasgela birtualerako zuzeneko sarbidea dugu ikasnova.digital webgunetik.

Bloga

Blogera sar daiteke eremu publikotik zein pribatutik. Hor albiste interesgarriak eta blogeko beste atal batzuetan egindako argitalpenei buruzko iragarkiak ikusiko dituzue, ezer gal ez dezazuen.

 

Ohiko galderak

Igortzen dizkiguzuen zalantza guztiak eta, gure ustez, erantzuna merezi duen guztia atal honetan argitaratuko da, bai familientzat, bai ikasle eta ikasleentzat. Iradokizunak proyectoste@educacion.navarra.es helbide elektronikora igortzen ahal dizkiguzue.