Ikasgelan teknologiak sartzeak aldaketa metodologiko garrantzitsua dakar, irakatsi eta ikasteko prozesuak hobetzearekin batera joan dadin baliatu behar duguna.

Rubén Puentedura doktorearen SAMR modeloak pentsarazten digu nola eta zein xederekin erabiltzen den teknologia ikasgeletan. Maila batzuen bidez, irakasleek beren jarduera pedagogikoak berriro diseina ditzakete, teknologia modu eraginkorrean txertatuta eta ikasketari balio erantsia emanda.

Modelo SAMRSAMR akronimoak (ingelesezko Substitution, Augmentation, Modification eta Redefinition; ordeztea, handitzea, aldatzea eta berriro definitzea) bere lau mailei ematen die izena, bi geruzatan sailkatuta: hobetzea eta eraldatzea.

Beste alde batetik, Bloomen Taxonomiari –Benjamín Bloomek 1950eko hamarkadan kaleratu zuen– zenbait berrikuspen egin zaizkio, azkena Andrew Churchesek egindakoa, “Bloomen Taxonomia aro digitalerako”. Izen hori gorabehera, arreta ez da jartzen tresnetan edo IKTetan, baizik eta haietaz egiten den erabileran ikasleen gaitasunak eta trebetasunak hobetzeko. Eta elkarlana nabarmentzen da, oinarrizkoa baita XXI. mendeko ikaskuntza eta irakaskuntzarako.

Bloomek proposatzen dizkigun pentsamendu-trebetasunak funtsezkoak dira, bizitza osoan zehar ikasten jarraitu ahal izateko aldamioak izango baitira.

SAMR modeloa Bloomen Taxonomiarekin konekta dezakegu eta teknologia erabili, aurrera egiten joateko, beheragoko mailako pentsamendu-trebetasunetatik (gogoratzea, ulertzea eta aplikatzea) goragoko mailako pentsamendu-trebetasunetara iritsi arte (aztertzea, ebaluatzea eta sortzea).

Modelo SAMR y taxonomía de Bloom