Jada 2014an, Horizon Report: 2014 K-12 Edition xostenak, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan eragin handia izango zuten eta goraka ari ziren teknologien barnean, ‘Ekarri zure gailua’ mugimenduaz (BYOD) hitz egiten zuen, epe laburrerako (urte bateko edo gutxiagoko epean) joeretako bat aipatzean. Joera hori errepikatu egin zen hurrengo urtean, Horizon Report: 2015 K-12 Edition txostenean, epe laburrerako joera moduan.

2015az geroztik, BYOD mugimendua ez da berriro agertu Horizon txostenetan, Europako ikastetxeetan jada inplementatuta dagoen joera bat dela uste delako.

ikasNOVA 1:1 ereduan oinarritutako eraldaketa digitalaren aldeko apustua da, bai Bigarren Hezkuntzan bai Lehen Hezkuntzako azken ikasturteetan.

chromebooks en el aula ikasnova

2017-18 ikasturtean hasi ginen eredu hori gidatzen Nafarroako zenbait ikastetxe publikotan. Eta, une honetan, teknologia Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko gela guztietan dago, konektagarritasuna eta WiFi sareak hobetzeak ere aukera eman baitu. 2020-21 ikasturtean Haur eta Lehen Hezkuntzako txanda da.

"Mobile Learning delakoaren interesa, mundu osoan handituz doan interesa, oinarritzen da, arrazoi askoren artean, teknologia mugikorra aldaketaren katalizatzaile bihurtzean eta ikaskuntzarako oztopoak deuseztatzean: edozein unetan eta edozein tokitatik eskuratu ahal da informazioa eta, horrenbestez, era berean, ikasi egin daiteke. Hezkuntzaren esparruan, ikaskuntza mugikorrak berekin dakar benetako ikaskuntza-esperientziak sortzea, bizitza errealeko arazoei irtenbidea emateko. Gailu mugikorrak eskuragarriak dira, ez dute denbora asko eskatzen martxan jartzeko, mantentze gutxi behar dute eta erabiltzen errazak dira (Myllari et al. 2011).”

Ikasgelan teknologia sartzeko beharra egitatea da, eta ikasleen gaitasun digitala garatzea funtsezko alderdia da, teknologiaz egiten den erabilera aberasgarria izan dadin. Kontua ez da baliabide batzuen ordez beste batzuk erabiltzea; baizik eta irakatsi eta ikasteko prozesuen ikusmoldea aldatzea.