Espacio Web de Aulas ikasNOVA. Información, recursos, experiencias de centros, etc 
Bruselan egoitza duen European Schoolnet partzuergoaren Future Classroom Lab ekimenean ideia hartuta jaio dira ikasNOVA ikasgelak

.European Schoolnet Europako 34 hezkuntza ministeriok eratutako partzuergoa da, eta helburu hau izanda lan egiten du: berrikuntza Europako ikastetxeetako irakaste- eta ikaste-prozesuetara heltzea, eta bai teknologia ikasgeletan sartzea eta ikaskuntzen hobekuntza sustatzea ere.

Partzuergo horren bidez bultzatzen dituzten proiektu eta ekimen ugarien barnean, “Future Classroom Lab” izenekoa nabarmendu nahi genuke. Gune berritzaile bat da irakasleen trebakuntzarako, eta bai inspiraziorako toki bat ere, hezkuntza-arloko arduradun eta irakasleentzat. Xedea, hain zuzen ere, ondokoa da: ikasgeletako eta ikastetxeetako espazioak antolatzeko beste modu bat ezagutaraztea, teknologia ikaskuntzarako beste tresna bat gisa nola sartu erakustea eta gida bat eskaintzea, ikasgeletan aldaketa metodologiko bat hasteko modu bideratuan.

aula ikasnova

Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuak bat egin du ekimen honekin, bi espazio sortuta, bi ikasNOVA ikasgela, European Schoolnet partzuergoaren Future Classroom Lab ekimenaren filosofian ideia hartuta, eta webgune hau abiarazita. Zehazki, webgunearen bidez informazioa eta baliabideak eskainiko dira, hezkuntzaren berrikuntza teknologikoaren gaineko interesa duten irakasle eta ikastetxeei laguntzeko.

2021-22 ikasturtean deialdi bat argitaratuko da ikastetxeko guneren batean transformazioa egin nahi duten ikastetxeek eskatu ahal izateko. Ikastetxeek beren beharrei erantzuteko espazioak izan ditzaten lan egiten dugu, bai hornidura teknologikoari bai altzariei eta espazioari dagokienez.

ikasNOVA gelak ez dira informatikako gelak, balio anitzeko espazioak dira, zabalak, eta altzari malguak dituzte, ikasgelaren konfigurazio ezberdinak eta teknologia irakasleen eta ikasleen zerbitzura dituztenak.