Sormen digitala

2021/06/10

2020-21 ikasturtean, Sormen digitalak 4 tailer eskaini dizkie D ereduko Nafarroako ikastetxeei. Tailer horien helburua sormena eta irudimena garatzea eta, aldi berean, euskal kultura ikasleei helaraztea izan da.

Sormenezko proposamenak dituzten tailerrak eskaini dira, ikasleek beren gustuen, interesen eta lehentasunen arabera beren ekoizpen artistikoari bide librea eman ahal izateko.

Ikasturte honetan zazpi ikastetxek hartu dute parte tailerretan eta orain berain azken produktuak argitaratu dituzte. Ikusi ahal izateko, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuaren ikastetxe publikoetako interneteko sarera konektatuta egotea. Gailu mugikor bat erabili nahi izanez gero, hurrengo mugikorretarako aplikazioak ikastetxeetako Educación WiFira bizkor konektatzeko aukera ematen du, horretarako baimena izanez gero.

WiFi aplikazioa zentroetan

Informazio gehiago:

Sormen digitala