Online prestakuntzak: robotika eta 3D inprimaketa

2021/03/25

Zabalik dago gaitasun digitala garatzeko bi prestakuntza jardueretan izena emateko epea. Bi prestakuntzak edukia sortzeko arloaren barnean daude.


Biak dira online mintegiak, bideokonferentzia bidezko saio sinkronoak dituztenak.


Hona hemen mintegiak:

 

  • Hezkuntza arloko robotika mBots-ekin
  • 3D diseinu eta inprimaketaren hastapenak Tinkercad-ekin

“Hezkuntza arloko robotika mBots-ekin” mintegiari dagokionez, hizlariarekin saioak egiteaz gain, erronka batzuk proposatuko dira etxetik esperimentatzeko. Horrela, robotikaren kit bat lagako zaie ikastaroko parte-hartzaile guztiei. 


“3D diseinu eta inprimaketaren hastapenak Tinkercad-ekin” ikastaroari dagokionez, berriz, ezinezkoa da parte-hartzaile bakoitzari inprimagailu bat lagatzea. Hala ere, ikasNovan 3D inprimagailuak ditugu –3 inprimagailu, zehazki– mailegu zerbitzuan, eta horiek eska daitezke.


Gaitasun digitala arlo guztietan garatzea interesatzen bazaizu, ikasnova.digital webgunean hau bisitatzea gomendatzen dugu: Prestakuntza > Gaitasun digitalaren arloak. Atal horretan, irakasleen zentroek gaitasun digitalari lotuta antolatzen dituzten prestakuntza jarduera guztien berri ematen dugu. Gainera, gaitasun digitalaren arloen arabera antolatzen ditugu, halako moduan non heziketa jaso dezakegun alderdi guztietan eta ez atal batean bakarrik jarrita arreta.


Argibide gehiago:

Irakasleen prestakuntza

Prestakuntza > Gaitasun digitalaren arloak

Ikasnovaren mailegu zerbitzua