CSICen 2021eko Eskola-egutegi Zientifikoaren proiektua

2021/01/26

Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC, gaztelaniaz) argitaratu du “Eskola-egutegi Zientifikoa 2021”, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat. Proiektu hori euskaraz nahiz gaztelaniaz dago.


Egutegi horretan, jasotzen da urteko egun bakoitzerako urteurren zientifiko edo teknologiko bat: izan daitezke bitxikeriak, zientzialari baten jaiotza, aurkikuntza bat... Aukera ona da ikasgelako egunerokoan integratzeko STEAM diziplinak. Gainera, badu gida didaktiko bat ere, hezkuntza-maila desberdinetara egokitu daitezkeen jarduerekin.


Informazio guztia IGMren webgunean aurki daiteke:

E2021 Eskola-egutegi Zientifikoa, web orria

Gida didaktikoa

Egutegi


Baina, nola integratuko dut eskola-egutegi zientifikoa nire Google Calendar-en?

Oso erraza da, jarraitu urrats eta gomendio hauei:

  • Deskargatu iCal 2021 fitxategia nahi duzun hizkuntzan.
  • Gomendatzen dugu Google Calendar-en egutegi berri bat sortzea. Egutegi bat sortzeko, ez dugu sakatuko “Sortu” botoia, horrek gertaera bat sortuko baitigu gure egutegian; jaitsi eta “Beste egutegi batzuk” atalean + ikurra sakatu behar dugu.

Nuevo calendario

  • Izen bat jarriko diogu egutegiari, erraz identifikatzeko. Adibidez, “Eskola-egutegi Zientifikoa 2021”, hori sortu eta orri nagusira itzuliko gara.

Crear un calendario

  • Hurrengo urratsa da “Eskola-egutegi Zientifikoa 2021” inportatzea. Horretarako, beste egutegi bat sortuko dugu “Beste egutegi batzuk” atalean + ikurra sakatuta. Baina orain “Inportatu” aukeratuko dugu menu zabalgarrian. 

Calendario específico

  • Igo behar dugu hasieran deskargatutako iCal fitxategia. Aukeratu “Eskola-egutegi Zientifikoa 2021” izenburua jarri diogun egutegi hori, eta sakatu “Inportatu”.

  • Inportatu ondoren, onartu behar dugu 365 gertaerak gure egutegira gehitzea.

  • Gomendatzen dugu ekitaldi horietarako egutegi espezifiko bat sortzea, aukeratu ahal izateko ekitaldi zientifikoak ikusi nahi ditugun ala ez.

  • Egutegi bat edo gehiago hautatzean, horietako gertaera guztiak ikusiko ditugu, eta egutegi bateko gertaerak ikusi nahi ez baditugu, hautaketa kenduko dugu. Hala, ez dugu egutegi nagusia gertaera gehiegirekin beteko.

Google Calendar-i buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, hasi saioa eta sakatu Tresnak > Calendar.

Calendar