Gailuaren zaintza egokia bermatzeko jardunbide egokiak eta gomendioak - Ikasnova
Gailuaren zaintza egokia bermatzeko jardunbide egokiak eta gomendioak
Gailuaren zaintza egokia bermatzeko jardunbide egokiak eta gomendioak
2021/09/10
- Gailua une oro lokalizatuta egon behar da.
 - Gailua janari eta edarietatik urrun erabiliko da.
 - Gailura edozein osagarri entxufatzean, arreta eta pazientziaz jardungo da, konexioak hondatu ez daitezen.
 - Komenigarria da aireztapen-sareta libreak uztea.
 - Ezin da chromebook-aren gainean idatzi.
 - Ezin da chromebook-aren elementu batean ere (karkasa, pantaila, touchpad-a, teklatua) markarik egin, margotu, idatzi edo eranskailurik jarri, ezta garraio-poltsaren edo kargagailuaren gainean ere.
 - 
	
Pantaila urratu dezaketen tresna zorrotzez ukitzea saihestuko da.
 - Teklatua edozein objektutatik libre mantenduko da, bereziki idaztekoak (boligrafoa, borragoma, errotuladorea, konpasa...)
 - Pantaila oihal lehor batekin garbitzen da. Zuntz antiestatikoak baditu, hobe. Ez dira disolbatzaileak erabili behar.