Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna

2021/02/11

"Con el fin de lograr el acceso y la participación plena y equitativa en la ciencia para las mujeres y las niñas, y además para lograr la igualdad de género y el empoderamiento de las mujeres y las niñas, la Asamblea General de las Naciones Unidas decidió proclamar en 2016 (resolución A/RES/70/212 ) el 11 de febrero como el Día Internacional de la Mujer y la Niña en la Ciencia." (Naciones Unidas)

Nazioarteko egunek, Emakume eta Neska Zientzialarien egun honek kasu, helburu dute egoera jakin batzuk ezagutaraztea eta horien gainean sentsibilizatzea gobernuak eta, oro har, herritarrak, beharrezkoa baita gizartearen ahalik eta esparru gehienetatik erantzuna ematea gai horiei. 
Garrantzitsua da “Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna” ospatzea, baina lanak urte osoan darrai. Eguneroko eta etengabeko lan horretan laguntzeko, asko dira ikasgelan lan egiteko baliabideak eskaintzen dituzten erakundeak. 


Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT, gaztelaniaz) ikastetxeetan dibulgazioa lantzeko atal bat sortu du. “Educación científica” deitu diote, eta “Ciencia para todos” atalean dago.


“Educación científica” delako horretan, honako hauek daude: batu gaitezkeen proiektuak, baliabide didaktikoak eta EducaSINC-ek kazetaritza-materialetik abiatuta sortutako eskola-lantegiak, ikasleentzako bekak udako campus zientifikoetan parte hartzeko, eta irakasleei laguntzeko zerbitzu bat.

EducaSINCek irakasleen eskura jartzen ditu hainbat hezkuntza-jarduera eta -baliabide, komunikabideetan agertutako zientzia eta teknologiari buruzko berriekin lotuak, hobetu dadin ikasleen ezagutza zientifikoa, bai eta informazio zientifikoa kritikoki aztertzeko duten gaitasuna ere. Proiektu hau garatu dute Informazio eta albiste Zientifikoen Zerbitzuak (SINC, gaztelaniaz), eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT). (Testu hau EducaSINCen irakasleentzako informaziotik hartua da).


Zure ikasleekin alfabetatze mediatikoari buruzko EducaSINCen lantegi batean parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan honekin:

educasinc@fecyt.es

Argibide gehiago:

Fundación española para la ciencia y la tecnología (FECYT)

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna