Classroom klaseak artxibatzea eta bikoiztea

2022/11/28

Irakasleen artean classroomaren erabilera zabalduagoa dagoen honetan, berebiziko garrantzia du, sortzen ditugun gelak nola kudeatu jakiteak, aplikazioa eraginkortasunez erabiltzeko. Batez ere, gelak artxibatzeaz ari gara, ikasleei haien antolaketa errazteko, eta bestetik, gela bat bikoizteaz, irakasleei beren antolamendua errazteko eta egitura eta eduki berberak beste klase batean erabili ahal izateko.


Ikasleak bere eskola-ibilbidean pilatzen duen gela kopurua handia denez, ezinbestekoa da irakasleak jada erabiltzen ez dituen klaseak artxibatzera ohitzea. Gogorarazi nahi dugu ikasleek ezin dituztela klaseak artxibatu (ezta desmatrikulatu ere), aukera hori desgaituta daukatelako. Gelak, panel nagusian antolatzeko aukera bakarra dute, posizio-mugimenduekin.

Beraz, ezinbestekoa da ikasleekin erabiltzen ez ditugun gela guztiak artxibatzea, Classroomeko orri nagusitik desager daitezen eta horrela, ikasturteko gela aktiboen bilaketa eta sarbidea errazteko.

ikasNOVAko YouTubeko kanalean tutorialak ikus ditzakezu: