Hezkuntzako berrikuntza astea - Ikasnova
Hezkuntzako berrikuntza astea
Hezkuntzako berrikuntza astea
2020/11/04
Xenon-ek irakasleak laguntzen jarraitzen du Hezkuntzako berrikuntza astean. Azaroaren 16tik 19ra bitartean doako lau web-mintegi antolatu dituzte. Mintegi horietan sei ikastetxek teknologiarekin eta arreta ez-presentzialarekin izan dituzten esperientziak kontatuko dizkigute eta hiru enpresa teknologiko teknologiaren erronkei buruz mintzatuko dira.
Web-mintegi guztiak 16:00etan hasiko dira eta ordu eta erdiko iraupena izanen dute. Web-mintegi hauek antolatu dira:
- Azaroaren 16an (astelehena): Nola sortu eta eman zure online klasea
- Azaroaren 17an (asteartea): Online ebaluaziorako proposamenak
- Azaroaren 18an (asteazkena): Inguru digitala kudeatzeko gakoak
- Azaroaren 19an (osteguna): Erronka eta konpromiso teknologiko berriak (Acer, Microsoft eta Google)
Saio batzuetan ikastetxeak dira protagonistak. Saio horietan, bina ikastetxe ariko dira: bat GSuiteko tresnak erabiltzen dituena, eta bestea Microsoftekin ari dena.
Argibide gehiagotarako eta izena emateko, jo ezazue web-orri honetara:
Web orriak hezkuntza-berrikuntzaren astearen barruan
Berrikuntzaren aste honetaz gainera, aurreko ikasturteko konfinamenduan zehar, Xenon web-mintegiak eskaintzen hasi zen, urrutiko ikaskuntzari, Googleko tresna digitalei eta XXI. mendean hezteari buruz. Web-mintegi hauen grabazioak eskura daude haien web-orrian eta YouTuben duten kanalean.