Castejóngo DBHIko Zientziaren II. Astea

2021/03/23

Castejóngo DBHIk Zientziaren Astea ospatuko du martxotik 22tik 26ra bitartean.

Hainbat jarduera antolatzen dira: erakusketak, matematikako txokoak jolas-orduetan, hitzaldiak eta lantegiak. Horietaz gain, ate irekien jardunaldia eginen da 2 de Mayo HLHIPko ikasleentzat, haien senideentzat eta gainerako pertsonentzat (aldez aurretik eskatu behar da ordua).

Hitzaldi eta lantegiei begira, NUPeko, UNAVeko eta zenbait enpresatako (adibidez, NILSA) adituen laguntza dute.

Ekimen horren bidez, ikasleentzat zientzia erakargarria izatea lortu nahi da, STEAM irakasgaiak eta ikasketak bultzatu nahi dira, eta genero joera saihestu nahi da ikasleek ikasketak aukeratzeko orduan.

Animatzen zaituztegu jardunaldi horien barnean ikastetxea bisitatzera eta haren esperientzia zuzenean ezagutzera.