Soinu-efektuen gordailua

2021/04/14

BBCk irakasleen eta ikasleen eskura jarri ditu bere soinu-artxiboak, hezkuntzan erabili ahal izateko.

Gordailu horretan soinuak kategorietan daude sailkaturik.

33.000 artxibo baino gehiago daude bertan; telebista eta irratiko saio eta programetarako sortu ziren soinu-efektuak, eta Historia naturalaren gordailuko soinuak. Artxiboak wav edo mp3 formatuetan parteka edo jaits daitezke. 

Creative commons lizentzia batekin partekatzen dira eta lasai erabil daitezke, betiere irabazi-asmoekin ez bada.

Soinu efektuen sailkapena

Sarean aurkitzen ditugun baliabide guztiak ezin ditugu erabili gure material didaktikoa sortzeko. Betiere egiaztatu beharko dugu klaseetan erabiltzen ditugun irudi, soinu edo testuen lizentziak baimentzen digula hori egitea. Ez badute agerian inolako lizentziarik, ulertuko dugu baliabide pribatiboak direla eta jabetza intelektualeko eskubideak dituztela. Beraz, ezin izanen ditugu baliatu.

Argibide gehiago:

BBCren soinu gordailua

Creative commons lizentziak