PANP eta Covid19 - Irakasleen derrigorrezko prestakuntza

2020/09/07

2020/10/01ean argitaratutako albisteak: Konektatzeko kitak, web-kamerak eta Lehen Hezkuntzarako chromebook-ak (orriaren amaieran)

PANP/BGAP, Bertaratu gabeko arretarako planaren akronimoa.

Ikasnova-n hainbat prestakuntza-jarduera eskaintzen ditugu, batzuk nahitaezkoak eta beste batzuk borondatezkoak, PANP bat diseinatzen eta egiten laguntzeko. Helburua da irakasle bakoitzak bere arreta ez-presentzialaren plana prestatzea, talde edo ikastetxe batean konfinamendu edo koarentenako egoera bat berriro gertatzen bada.

Derrigorrezko prestakuntza: laborategiak eta PANP

Nahitaezkoa den prestakuntza. Izena emateko, beharrezkoa da ikasNOVAren ikasgela birtualean sartzea eta bertan automatrikulatzea.

 Ikastaroaren barruan, atal hauek aurkituko ditugu:

  • IkasNOVAren gaitasun digitalaren autoebaluaziorako galde-sorta.  Galde-sorta hau borondatezkoa da.
  • Beste erakunde eta organismo ofizial batzuen autoebaluaziorako galde-sortak. Galde-sorta hauek borondatezkoak dira.
  • Eskola botorako tresna. Jarduera hau borondatezkoa da.
  • Tresna digitalen laborategiak. Sei laborategitan egiten dira gure gaitasun digitala probatzeko atazak. Atazak gainditu ahala, beste batzuk irekitzen dira laborategi bakoitza osatu arte. Ikastaroa gainditzeko, ezinbestekoa da 6 laborategiak gainditzea.
  • BGAP Educan bete. Ikastaroa gainditzeko, ezinbestekoa da Educan bertaratu gabeko arretarako plan bat argitaratzea talde bakoitzerako. Laster emango da jarraitu beharreko prozedurari buruzko informazio gehiago.
  • Bestelako tresna eta informazio baliagarriak. 
  • Irakaskuntzako gaitasun digitala garatzeko ikasNOVA autoprestakuntza-ikastaroak. Borondatezkoak.
  • Web-mintegiak. Bertaratzea borondatezkoa izanen da.

Ikastaroari buruzko argibide gehiagorako: 

Derrigorrezko prestakuntza: laborategiak eta PANP

Bertaratu gabeko arretarako plan bat egiteko baliabideak

Espazio honetara sar daiteke ikasNOVAren ikasgela birtualetik ere, eta beharrezkoa da automatrikula egitea. Bertan gure BGAP egiten lagun diezaguketen baliabide batzuk aurki ditzakegu. Osagarri bat da, borondatezkoa, eta gida bat izan nahi du bertaratu gabeko arretarako plan bat diseinatzen hasteko.


Ez da atazarik entregatu behar, informatiboa baino ez da.


Ikasgela birtual honetan, bertaratu gabeko arretarako gure proposamenak aurkituko dituzue hezkuntza-etapa desberdinetarako, bai eta ere ikastetxeen eta irakasleen esperientziak, inspirazio-iturri izan daitezkeenak gure BGAP egiteko garaian.

Argibide gehiagorako:

Bertaratu gabeko arretarako plan bat egiteko baliabideak

BGAP bat egiteko web-mintegiak

Ondoko egunetan argitaratuko dugu eskaintzen ditugun web-mintegien zerrenda. Web-mintegietara joatea borondatezkoa da.

Argibide gehiagorako:

BGAP bat egiteko web-mintegiak

Erdi-presentzialtasuneko egoera baterako proposamenak

Gure ikastetxean edo gure talde/klasearekin erdipresentzialtasun-egoera bat gerta daiteke, eta egoera horrek hainbat forma izan ditzake:

  • Taldea/gela bi taldetan banatuta dago, eta bakoitzak bere gela du ikastetxeko espazio batean. Talde bat erreferentziako irakaslearekin dago (tutorea edo espezialista) eta beste taldea beste irakasle batekin.
  • Talde/gelako ikasle bat edo ikasle-talde bat koarentenan dago bere etxean.

Era horretako arreta erdipresentziala antolatzeko lagungarri izan daitezkeen baliabideak eta proposamenak eskaintzen ditu ikasnova-k. Inork ez ditu iradokizun horiek egin behar.

Argibide gehiagorako:

Erdi-presentzialtasuneko egoera baterako proposamenak

Covid-19

Ekainetik aurrera eskuragarri dago irakasle guztiek covi-19aren ondoriozko arriskuen prebentzioari buruzko nahitaezko ikastaroa.

Ikastaro honek irakasleen derrigorrezko prestakuntza osatzen du. 3 orduko prestakuntza ziurtatu da.

Argibide gehiagorako:

Covid-19. Sección Prevención de Riesgos Laborales, Dpto. Educación.

Irakasleentzako gutuna: derrigorrezko prestakuntza 2020-21

Gutun honen bidez, ahalik eta argien utzi nahi dugu zer den derrigorrezko prestakuntza 2020-21 ikasturtean.

Argibide gehiagorako:

Irakasleentzako gutuna: derrigorrezko prestakuntza 2020-21

Ekipamendu-eskaera Educatik

Koarentenan dauden eta etxean gailu edo konektibitaterik ez duten ikasleak hornitzeko protokoloa ezarri da.

Argibide gehiagorako:

Ekipamendu-eskaera Educatik

Derrigorrezko prestakuntza osatzeko epeak malgutzea

Ikasturteko lehen egun horietan irakasleen lana errazte aldera, konpetentzia digitala garatzeko, prebentzioa egiteko, higienea lantzeko eta osasuna sustatzeko 15 orduko prestakuntza-ekintzak egiteko epea malgutu egin da . Hasiera batean, irailaren 18rako ezarri zen ikasturte-hasierako jarraibideetan (216/2020 Ebazpena, ekainaren 23koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiarena). Datozen egunetan, amaiera-data iragarriko da, zeregin hori egiteko tarte nahikoarekin.

Konektatzeko kitak - MIFI gailuak eta SIM txartelak

Ikasleren bat berrogeialdian edo konfinatuta badago eta etxean ez badu Interneterako sarbiderik, konektatzeko kit bat eska daiteke ikastetxetik dena delako ikaslearentzat.
Ikastetxeak aurreko ikasturtean egindako zuzkiduraren MIFI gailuak eta SIM txartelak baditu, kita aktibatzeko eskatu beharko da.

Argibide gehiagorako:

Konektatzeko kitak - MIFI gailuak eta SIM txartelak

Lehen Hezkuntzarako chromebook-en zuzkidura

Lehen Hezkuntzako ikastetxeak chromebook-ak jasotzen ari dira, Lehen Hezkuntzako azken ikasmailetako ikasleek ikastetxean bertan erabil ditzaten. Hemen duzue gailu horien erabilera baldintzei buruzko informazio osoa:

Lehen Hezkuntzarako chromebook-ak

Web-kamerak

Erdipresentzialtasuneko egoerei begira, web-kameren sorta batzuk jartzen ditugu ikastetxeen eskura. Baliabide horiek nola banatu diren jakiteko, hemen duzue informazio osoa:

Web kamerak