Adingabeak eta segurtasuna sarean

2022/03/07

Teknologien eta Irakasleen Prestakuntzarako Institutu Nazionalak (INTEF), Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak (AEPD) eta INCIBE Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalak “Adingabeak eta segurtasuna sarean” izeneko NOOCaren edizio berri bat abiarazi dute

NOOCak oso iraupen laburreko ikastaroak dira; kasu honetan, 180 minutuko esfortzua dago aurreikusia, irekia da, gaian interesa duen edonork izena ematen ahal baitu, eta online.

Ez dago ziurtagiri ofizialik, intsignia digital bat ematen da ikastaroa gainditu dela aitortzeko.

“Adingabeak eta segurtasuna sarean” ikastaro honetan, zenbait jarraibide, tresna eta estrategia aurkeztuko dira, sarea modu ez seguruan edo desegokian erabiltzearen arriskuak saihesten laguntzeko, bai eta adingabeak ingurune digitaletan orientatzeko eta haien intimitatea eta ongizate pertsonala bermatzeko ere.

Izen-ematea dagoeneko zabalik dago:

Izen ematea

Ikastaroa martxoaren 16an hasiko da eta martxoaren 25era arte izanen da irekita. Ikastaro asinkronoa da; izena eman ondoren, edozein unetan egiten ahal da, ikastaroa irekita dagoen epearen barruan. Behin ikastaroa amaituta, bertako materialak etengabe izanen dira eskuragai.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hau bisitatzera animatu nahi zaituztegu:

NOOC "Menores en la red"