2023/06/28

Joan den 2023ko ekainaren 13 eta 14ean, Iruñeko Planetarioan, "AA etorkizuneko hezkuntzan"-en lehen jardunaldiak egin ziren.

Jardunaldi hauek, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak antolatu zituen eta bai lanbide arloko zein hezkuntza arloko erreferente garrantzitsuek parte hartu zuten bertan.

 

Hezkuntza Departamentuak "Adimen Artifiziala etorkizuneko hezkuntzan" izeneko jardunaldiak antolatu zituen. Ekainaren 13 eta 14ean egin ziren Iruñeko Planetarioan eta Adimen Artifizialak hezkuntza-sisteman dituen erronka eta aukerak aztertzea izan zuten helburu.


Jardunaldi horiek streaming bidez jarraitu ahal izan ziren Hezkuntza Departamentuko webgunearen bitartez eta arloko hainbat adituk parte hartu zuten. Topaketaren helburua, AAko eta hezkuntzako adituen esperientziak eta iritziak ezagutuz, hain disruptiboa den teknologiak dakarren paradigma aldaketaren aurrean, irakasleei, hezkuntzaren errealitatea eta etorkizuna hurbiltzea eta egoeraren inguruan hausnartzea izan zen. AA teknologia, etorkizuna baino gehiago, oraina da, eta hilabete batzuetatik hona, ChatGPT agertu ondoren, presente dago hedabideetan, kalean eta, jakina, ikastetxeetan ere.


Jardunaldiak, irakasleei paradigma-aldaketa horretan laguntzeko Hezkuntza Departamentuak ikasNOVA Hezkuntza Digitalizatzeko Planaren barruan garatzen ari den ekintzen artean kokatzen dira. Hezkuntza-prozesu osoan adimen artifiziala sartzea ekarriko duenez, irakasleen kidego osoari eta gainerako estamentuei zuzendutako hitzorduaren helburua, hurrengo ikasturteetan 2020-21 ikasturtetik Nafarroako hainbat ikastetxetan egiten den AAren Astea bezalako hainbat proiektu abian jarri ahal izateko esperientzien bitartez inspiratzea eta ezagutaraztea da.


Parte-hartzaileen artean, Carlos de Aldama (Madrilgo Complutense Unibertsitatea), Mariano Salas (AA Hezkuntza Nazioarteko Behatokia), Daniel Amo (Ramón Llull Unibertsitatea) edo Esteban Morrás (LuzIA Fundazioa) daude. Guztiek parte hartu zuten "Adimen Artifiziala ikasgelan: erronkak eta aukerak" mahai-inguruan. Bigarren mahai-inguruaren izenburua "AA eta etorkizuneko lanbideak" izan zen, eta gaur egun lehen eta bigarren hezkuntzan dauden ikasleek aurre egin beharko dioten etorkizun profesionalari buruz eztabaidatzen aritu ziren, baita horretarako nola prestatu ere, AA-ak etorkizunean lanbide guztietan eragina izango du eta.


Mariana Sanz ikastetxeko ikasleek joan den ikasturtean landu zituzten bi proiektu azaldu zituzten, "MASEC: Lagunarteko espainolaren sentimendu analisirako eredua", eta Ikuspen artifizialeko beste bat. Hezkuntza Bereziak ere parte hartu du AA-ren astean eta El Molino Ikastetxeak bere esperientzia hurbildu zien entzule guztiei.


Panela, Daniel Amo (AA sortzailea hezkuntza-datuen tratamenduan), Carlos de Aldama (Hezkuntza eta Adimen Artifiziala (AA): irakaskuntza praktika birpentsatzeko aukera) eta Mariano Salasen (Adimen Artifizial Sortzailea: XXI. mendeko irakasleen laguntza-tresna berria) hitzaldiekin osatu zen.


Fernando Ruizek Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko hainbat ikastetxetan egindako "AA-ren Astea"-ren ondorioak azaldu zituen. Esteban Morrásek "AAri buruz hitz egiten dugu" izeneko ponentzia aurkeztu zuen. Planetarioak berak, jardunaldiak hartzeaz gain, hitzaldi bat eman zuen iKusmira aretoan Fernando Jauregui astrofisikariaren eskutik: "Adimen artifiziala Fulldomera ekarria. Adibidea: Cajaleko zerua".

Jornada 1: 13 de junio

Jornada 2: 14 de junio

 

Formulario de valoración de las jornadas:

 

A continuación adjuntamos los enlaces de valoración de las jornadas. 

Al final del formulario también se pide vuestra opinión para una futura  participación y/o organización de la semana IA en vuestros centros. 

FORMULARIO EN CASTELLANO

FORMULARIO EN EUSKERA