Saioa hastea aplikazioetan Googleko kontua erabiliz

2021/02/24

Gero eta gehiago dira web aplikazioak edo aplikazio mugikorrak, zeinetan sartzeko aski baita Google kontuarekin zuzenean autentifikatzea, hau da, Chrome nabigatzailean edo chromebook batean saioa hasteko erabili dugun kontu berbera erabiltzea.

Continuar con Google

Aukera hau erosoa eta azkarra da, baina ez da beti seguruena. 

Saioa hasten dugunean @educacion.navarra.es domeinuko Googleko gure kontuarekin zenbait tresna digitaletan (Canva, Pinterest, iDoceo...), askotan gure datuetan sartzeko baimena ematen ari gara, baita gure ikasleen datuetan ere, tresnaren arabera. Hala jokatzea ez da gomendagarria eta, hori dela eta, aukera hori desaktibatu dugu zenbait aplikaziotan (aplikazio horietan ez da nahitaezkoa tresna horiek erabili ahal izateko GSuiteko gure kontuko edukiekin konektatzea).


Honek ez du esan nahi ezin direnik erabili. Erabil daitezke, baina gomendatzen dugu ongi irakurtzea pribatutasun-politika eta ziurtatzea, orobat, ados gauden aplikazioak eskatu digun datu-lagapenarekin.


ikasNova-tik gomendatzen dugu aplikazioan sartzeko aukera hau GSuite paketeko tresnekin (Dokak, Aurkezpenak, Kalkulu-orriak, etab.) batera erabiltzea beharrezkoa eta ezinbestekoa denean soilik.


Zenbait kasutan, esaterako, Canva-n edo Pinterest-en, Googlekiko autentifikazio zuzena erabili badugu, gure kontuarekin (@educacion.navarra.es) sar gaitezke saioan; pasahitza sartuko dugu eta gure edukietan sartuko gara. Beharbada tresna batzuetan ezinezkoa izanen da.

Iniciar sesión

iDoceo aplikazioan sartzen ahalko da Google kontuarekin, saiorik hasi gabe, 2020-2021 ikasturtearen bukaera arte. Datorren ikasturtean ez da sartzen ahalko @educacion.navarra.es posta elektronikoarekin. Nafar irakasle guztiek eskura dute Educako ikasgelako koadernoa eta horixe izanen da lehen aukera ikasleen tentuz hartzeko datuak kudeatzeko.


Sentitzen dugu erabaki honek eragozpenak sortzen badizkizu.