2023/10/16

Irakasle agurgarriak,

2020-2021 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak, hezkuntza-teknologiekin lotutako kontsultak erantzuteko asmoz, ondorengo helbide elektronikoa jarri zuen irakasleen eskura: ikasnova-gr@educacion.navarra.es. Helbide hau, hainbat gairen inguruko galderak erantzuteko irekia dago, hala nola:

-Hezkuntza tresnen ingurukoak.
-Gailu teknologikoen ingurukoak.
-Konpetentzia digitaleko formakuntzaren ingurukoak.
-Hezkuntzaren esparruan segurtasunarekin lotutako alderdien ingurukoak.


Kontsulta hauei modu azkar eta eraginkor batean erantzuteko helburuarekin, ikasNOVA taldeak, helbide elektroniko hau astelehenetik ostiralerako lanaldiko orduetan errebisatzen du.
Baliabide honetaz gain, https://ikasnova/digital web orrdialdea bisitatzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, informazio gehigarria eta ohiko galderen erantzunen laburpen bat arukituko duzue.

Izan dezakezuen edozein kontsultarako, lasai erabil dezakezue bai helbide elektronikoa eta baita gure web orrialdea ere. Hemen izanen gaituzue behar duzuen horretan laguntzeko prest.


Adeitasunez,
ikasNOVA taldea