Fotón sariak 2021

2021/03/18

Ikasturte honetan, komunikazio zientifikoko eta eskolako irakaskuntzako Fotón sarien 4. edizioa eginen da. CSICeko “Daza de Valdés” Optika Institutuak antolatzen ditu sari horiek, optikaren eta fotonikaren arloetan komunikazio zientifikoa eta irakaskuntza aintzatesteko, bultzatzeko eta sustatzeko.

Bi sari mota daude:

  • Komunikazio zientifikoa (“FOTÓN EMITIDO” saria)
  • Eskolako irakaskuntza (“FOTÓN ABSORBIDO” saria)

Eskolako irakaskuntzaren modalitatea 2020an optikarekin edo fotonikarekin lotutako proiektu, lan, esperientzia eta antzekoren bat gauzatu duten irakasleei zuzenduta dago.

Parte hartzeko, egindako lana azaltzen duen dokumentu bat bete eta premios.foton@io.cfmac.csic.es helbidera bidali behar da. Proposamenak aurkezteko azken eguna apirilaren 30a da.

Aurreko edizioetan saritutako lanak ikus ditzakezue bere webgunean.

Argibide gehiago:

Fotón sariak 2021

Sarien deialdiaren oinarriak

CSICeko “Daza de Valdés” Optika Institutua