STEM Planetaren Teknozientziarako Azoka

2021/06/02

STEM planetak berriro antolatu du ikasturte bukaerarako teknozientziako proiektuen azoka. Azoka honetan ezagutzera emanen dira 2020-2021 ikasturte honetan ikasleek landu dituzten proiektuak, eta haiekin ikasten dugu eta haietan inspiratzen gara.

Azoka 2021eko ekainaren 12an eginen da, zuzenean, baldin eta unean uneko osasun egoerak azoka egiteko aukera ematen badu eta egun horretan dauden murriztapenei egokituko zaie.

Hala ere, azoka birtuala ere izanen da, zeinetan sartuko baita STEM planetaren web-orritik. Azoka birtual horretan aurtengo ikasturtean aurkeztutako proiektuen fitxa ikusten ahalko da.

Proiektuak igortzeko azken eguna maiatzaren 12a izanen da.


Iazko proiektuak azoka birtual honetan ikus daitezke:

Teknocientzia Proiektuak

Espero dugu proiektu hauek inspirazio-iturri izatea eta ikastetxe asko parte hartzera animatzea.

Argibide gehiago:

Planeta STEM

Feria Tecnociencia 2021