Teknologiak nerabezaroan duen eraginari buruzko azterketa

2021/03/08

Azken hilabeteetan, oraindik eta gehiago handitu da teknologiaren erabilera nerabezaroan. Aspalditik egiten zen jolas-erabilerari, modu orokorrean teknologiak ikasketetarako erabiltzeko beharra gehitu zaio. Hori dela eta, teknologia haien bizitzetan alderdi garrantzitsu bat da, baina osasungarriak ez diren egoerak sor ditzake.

 

UNICEF azterketa bat egiten ari da gazteek teknologia nola erabiltzen duten hobeki ezagutzeko, beraiei laguntzeko eta ingurune segurua sustatu ahal izateko. Hauek dira planteatzen diren helburuak:

  • Nerabeek ingurune digitalean dituzten elkarreraginak bertatik bertara ulertu.
  • Gizarte digitalizatu, trebatu eta informatua sustatu, hezkuntza kritikoaren bidez ingurune digitalean ohitura osasungarriak errotzeko.
  • Bideo-jokoen eta bestelako teknologien aukera, onura eta hezkuntza-osagaietan nabigatu.
  • Datuak eta analisiak eman, gizarte gisa sentsibilizatu eta aurrera egiteko, hezkuntza- eta gizarte-digitalizazio inklusibo, koherente eta errespetuzko baterantz.
  • Haur eta nerabeen eskubideak babestuko dituen ingurune segurua sustatu.

Bai ikasNovak, bai Laguntza programak, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak animatzen ditugu azterketa honetan parte hartzera. Lagundu, arazoei erantzun eta jarrera proaktiboa eduki ahal izateko, 11 eta 17 urte bitarteko neska-mutilek bizi dituzten egoerak ezagutu behar ditugu, eta horregatik ematen diogu garrantzi handia inkesta honetan parte hartzeari.

DBHko 1. mailatik 4. mailara arteko ikasle-taldeei irekitako azterketa da. Datuak anonimoak dira, ikastetxe bereko ikasle guztiak ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileari emanen zaion sarbide-gako berarekin sartuko dira. Taldeko tutorearekin saio batean galdetegi digitala betetzea gomendatzen da.

Galdetegi digitala bete ondoren, txosten bat argitaratuko da estatu mailako datuekin, autonomia-erkidegoka, eta ikastetxeak interesa badu, bere datuak ere eska ditzake.

Ikastetxe bakoitzeko koordinatzailea saio telematiko batera gonbidatuko da. Saio horretan, egin beharreko urratsen berri emanen da eta zalantzak ere planteatu ahal izanen dira. Gomendatzen da ikastetxe bakoitzeko bi irakasle izatea koordinazioaz arduratuko direnak.


Zure ikastetxeak parte hartzeko interesa badu edo ikerketari buruzko zalantzak badituzue, jarri harremanetan helbide honekin: mgabilondo@unicef.es

Informazio gehiago:

Teknologiak nerabezaroan duen eraginari buruzko azterketa

UNICEF: Haur eta nerabeen eskubideak ingurune digitalean

Ikastetxeetan datuak biltzeko gida

Gelarako prozeduraren eskuliburua