Indarkeriaren eta jazarpenaren kontrako nazioarteko eguna eskolan

2020/11/05

Gaur, azaroak 5, eskolako indarkeriaren eta jazarpenaren kontrako nazioarteko eguna ospatu da estreinakoz, ziberjazarpena ere barne dela. 

UNESCOk kontzientzia harrarazi nahi du eskolan gertatutako indarkeria-egoerak konpontzearen gainean, ikastetxeetako kide guztiak edozein indarkeria-motaren aurrean babesteko, eta, bereziki, neska eta mutiko anitzek pairatzen duten jazarpenari arreta berezia jartzeko.

UNESCOko zuzendari nagusiak, Audrey Azoulay andreak, mezu hau igorri du:

“Beraz, espero dezagun nazioarteko lehen egun hau alferrik pasatzen ez uztea munduak, batetik, beregana dezan zigor honen tamaina zein den eta, bestetik, ahalik eta lasterren bukaera eman behar zaiola. Eskolako indarkeria eta jazarpena bukatzea denon ardura da, dela ikasle, dela ikasleen guraso, dela hezkuntza erkidegoko kide, dela herritar soil”.

Ziberjazarpena indarkeria-mota bat da, ikastetxeetan eta, eskuarki, gizartean gero eta agerianago dagoena. Datuak Babesteko Espainiako Agentziak zenbait komunikazio-ildo ditu egoera horretan leudekeen gazteei laguntzeko, laguntzarik behar izanez gero:

Arazorik baduzu, jarri harremanetan




Informazio gehiago:

Seguridad del menor en medios digitales

El control es tuyo, que no te controlen

 Campaña "El control es tuyo, que no te controlen"