Sortu zure bideoak Wevideorekin

2020/04/07

Wevideo bideoak online sortu eta editatzeko tresna digital bat da. Gailuan ez da ezer ere instalatu behar. Beraz, Chrome gailuekin lan egiten dutenentzat aukera bikaina da.

Nafarroako sare publikoko irakasle zein ikasle guztiek tresna hau doan eta modu automatikoan eskura dute. @educacion.navarra.es domeinuko zure kontuarekin sartu besterik ez duzu egin behar.

Bideokonferentzia bidez azalpen bat emanez guztiz eroso sentitu ez, baina agian (bere burua pantailan agertu ala ez) bideo bat grabatzera ausartzen diren irakasleentzat oso baliabide erabilgarria da. Azalpen bat ematen den bitartean ordenagailuko pantaila grabatzea modu erraz eta eraginkorra izan daiteke edukiak eta lana ikasleei helarazteko.

Era berean, ikasleek ere bideo baten bitartez haien zalantzak bideratu, egindako lanak erakutsi edo aurkezpenak egin bezalako jardueretarako tresna egokia izan daiteke.

Bideotutorial hauetan bideo bat nola sortu eta editatu urratsez-urrats azaltzen da:

Wevideori buruzko bideo gehiago ikasNOVAren Youtubeko kanalean aurki ditzakezue.