“Internetek hezkuntza hodeien pare jartzen du” lehiaketa

2021/03/15

INTEF-Hezkuntza Teknologien eta Irakasleen Prestakuntzaren Institutu Nazionalak ikasgelan hezkuntza teknologiekin izandako esperientziei buruzko lehiaketa batera deitu ditu jardunean dauden irakasleak. Asmoa da Interneten eguna datorren maiatzaren 17a dela ospatzea, eta, aldi berean, hezkuntzako ezagutzak eta esperientziak partekatzea.

Lehiaketa horren helburua da 2020-2021 ikasturtean garatzen ari diren hezkuntza esperientziak ikusaraztea. Esperientzia horiek irakasleek beren ikasleekin egiten dituzte, baliabideak erabiliz edo INTEFen proiektuetan parte hartuz. Esperientzia horietan, Internetek eginkizun garrantzitsua du eraldaketa digitalerako elementu gisa, bai irakasteko moduan, bai urrutitik ikasteko moduan, modu eraginkor, seguru, ekitatibo eta inklusiboan. (INTEFen web-orriko informazioa)

INTEFen proiektuen artean daude Erasmus+ eta eTwinning proiektuak, hezkuntza baliabide irekiak, pentsamendu konputazionaleko eskola, prestakuntzetatik sortu diren ikasgelako esperientziak, etab.

Parte hartzeko, apirilaren 22a baino lehen eman behar da izena honako inprimaki honen bidez:

Lehiaketan izena ematea

Eta 1-3 minutu arteko bideo bat bidaltzea, galdera hauei erantzuteko:

  • Nola laguntzen du hezkuntza esperientziak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuei eusten, COVID-19aren osasun-krisiak eragindako egungo testuinguruetan, modu eraginkor, seguru, ekitatibo eta inklusiboan?
  • Zer eginkizun izan du Internetek irakasteko eta ikasteko modua aldatzeko orduan?
  • INTEFen zer baliabide eta/edo proiektu erabili dira esperientzian eta nolako eragina izan dute haren garapenean?

(INTEFen web-orriko informazioa)

Maiatzaren 17an, hiru irakasle irabazleak iragarriko dira; sari gisa, material elektronikoa jasoko dute.

Argibide gehiago:

“Internetek hezkuntza hodeien pare  jartzen du”