Bachibac-eko ahozko probak, bideokonferentziaz

2021/03/05

Nafarroan, bi ikastetxeetan eskaintzen da Bachibac programa. Programa hori ikasten dutenek titulu bikoitza eskuratzen dute: Frantziako Baccalauréat-a eta hemengo Batxilergoa. Titulu horiek lortzen dituztenek sarrera dute gero Frantziako zein Espainiako goi mailako hezkuntzan.

Bachillac

Programa honetan, Batxilergoko 1. eta 2. ikasmailetako irakasgai guztiak gainditzeaz gainera, ezinbestekoa da Frantses Hizkuntza eta Literatura eta Espainiako eta Frantziako Historiako irakasgaietan kanpoko proba bat gainditzea.


Frantsesaren ahozko proba Batxilergoko 2. ikasmaila bukatzen denean eginen da. Proba horretarako prestatzeko, otsailaren 22, 23 eta 24an proba pilotu bat eginen da. Gauden egoeran berrogeialdiak eta haiekin lotutako bakartzeak izan ditzakegu. Beraz, probak bi modalitatetan egin dira.


Modalitate presentzialean, Tuteran zein Iruñean, eta, online, bideokonferentzia bidez.


Modalitate birtualerako, Hezkuntza Departamentuak Iruñean dituen ikasNova ikasgelak erabili ditugu. Ikasgela horietako batean epaimahaia zegoen eta bestean proba egiten ari zen ikaslea.

Epaimahaiak bideokonferentzia saio ireki bat zuen bi ikasgeletan, bi epaimahaikideren kontuekin. Bi kamera, bi mikrofono eta bi monitore digital erabili ziren eta dena erraza izan zen.

Ikaslea bakarrik sartzen zen ikasgelan eta hantxe egiten zuen proba.

Esperientzia arrakastatsua gertatu zen Meet tresnari eta ikasgeletan zeuden web-kamera eta mikrofonoei esker. 

ikasNova-kook eskertu nahi diegu Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzukoei gure proposamena onartzeagatik, arreta birtuala ere ematea posible baita, egoerak hala behartuta.

Era berean, ikastetxeak eta irakasleak animatu nahi ditugu ikastetxean dugun teknologiari ematen ahal zaizkion erabilerak probatzera. Hala egiten badugu halako egoerak edo antzekoak konponduko ditugu eta ez ditugu ikasleak une bakar batean ere arretarik gabe utziko.

Argibide gehiago:

Bachibac

Bachibac Nafarroan