“Interneten Nazioarteko Eguna”ren jarduerak eta lehiaketa

2021/04/12

Maiatzaren 17an “Interneten Nazioarteko Eguna” ospatzen da. Sarearen erabilera egokia sustatu eta bultzatzeko asmoz, jarduera batzuk eta lehiaketa bat antolatu dira Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikastetxeentzat. 


Hezkuntza maila bakoitzerako proposatzen diren jardueren emaitzak dira lehiaketan parte hartzeko aurkeztu beharrekoak. Honako hauek dira:

  • Lehen Hezkuntza: “Kontaiguzu nola ikusten duzun Internet” lehiaketa. Modalitateak (aukeran): ipuina, poesia eta marrazkia.

  • Bigarren Hezkuntza: Hiruko taldeetan egindako lana, gai honi buruzko ideia bat garatzeko: “Eraldatze digitala eta erresilientzia”. Irakaslearen koordinazioa behar da.

  • Batxilergoa eta 16 urtetik gorakoak: Telefono mugikorraren bidezko argazki digitalen lehiaketa, gai honi buruzkoa:  “Teknologia eguneroko bizitzan”. Horretarako, gaiari buruzko argazki bat argitaratu behar da sare sozialetan,  #fotoddi2021 eta #diadeinternet etiketak erabilita.

  •  

Argibide gehiagotarako eta lehiaketetan parte hartzeko:

Nola parte hartu?

Aurreko urteetako jarduerak

Gaiaren sarrera gisa, Interneten historiari buruzko hurrengo bideoak ikustea proposatzen dizuegu. Dibulgazio bideoak dira, gehienbat Bigarren Hezkuntzara eta Batxilergora zuzentzen direnak.