A1 mailako kreditazioaren kudeaketa

2023/06/06

2022ko uztailaren 1ean, Ebaluazio eta Lurralde Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpena argitaratu zen. Bertan, Hezkuntzako Konferentzia Sektorialak Irakaskuntzako Konpetentzia Digitala ziurtatzeari, akreditatzeari eta aitortzeari buruzko erabakiak jasotzen direlarik.

Autonomia-erkidegoak, INTEFekin batera, gaitasun digitalaren maila jakin bat funtzio publikora sartzeko baldintza izan dadin, bai eta autonomia-erkidegoetako eta Estatuko lehiaketetan barematzeko elementu izateko ere proposamena lantzen ari dira.


Autonomia-erkidegoen arteko akordioan, honako hau ezartzen da A1 mailarako:

1. Prestakuntzaren ziurtagiria: Hezkuntza Administrazioak xede horretarako onartutako prestakuntza-jarduera bat edo batzuk, gutxienez 40 ordukoak, kongresu eta jardunaldiak izan ezik, baldin eta indarrean dagoen IKDEEren A1 mailako konpetentzien garapenean arlo guztiei erantzuten badiete.

Nafarroaren kasuan, hauek dira akreditazio hori eskatu ahal izateko onartutako prestakuntzak:

  • Laborategiak 2020-21. 15 ordu (2020-2021 ikasturtean egindakoa; 2022-23 ikasturte honetan berriro eskuragarri)
  • LOMLOE. 10 ordu (eskuragarri berriro 2022-23 ikasturte honetan)
  • Laborategiak 2022-23. 10 ordu (nahitaezkoa 2022-23 ikasturtean)
  • Akreditazioa kudeatzeko tramitea. 5 ordu

Akreditazioa kudeatzeko modulura sartzeko, sakatu esteka honetan:

Castellano - Euskera


Oharra: Une honetan, Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren Akordioan jasotakoaren araberako irakaskuntzako konpetentzi digitalaren egiaztapena arautzen duen araudia, argitaratzeke dago oraindik. Argitaratu arte ezin izango dira akreditazioak eman.