Deialdi irekia! Integratu zure ikastetxea STREAM-AI Sarean eta sustatu Pentsamendu Konputazionala

2024/10/31

Urriak 29an, STREAM-AI Pentsamendu Konputazionalaren Sarean ikastetxe gehiago
sartzeko epea ireki zen.


Nafarroako Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza
Nagusiak berriz ere deialdi bat ireki du funts publikoekin sostengatutako ikastetxeek sare
horrekin bat egin dezaten eta hainbat baliabide eta prestakuntza izan ditzaten Pentsamendu
Konputaziona
l deskonektatuan, adimen artifizialean, programazioan, robotikan, errealitate
hedatuetan, 3D inprimaketan eta STEAM eremuetan.


Zergatik elkartu STREAM-AI Sarera?
● Kalitatezko formakuntza: irakasleek formakuntza espezializatua jasoko dute
Pentsamendu Konputazionaleko gaiak eta STEAM arloak ikasgelan
eraginkortasunez txertatzeko.
● Lehentasunezko sarbidea Pentsamendu Konputazionalaren arloarekin lotutako
formakuntzetara.
● Baliabide didaktikoak: proiektu berritzaileak garatzeko hainbat material eta tresna
izango dituzte eskura.
● Aholkularitza: arloko irakasle-aholkularien laguntza izango dute zalantzak argitzeko
eta erronkak gainditzeko.
● Gaitasunen garapena: ikasleek XXI. menderako funtsezko gaitasunak eskuratuko
dituzte, hala nola, pentsamendu kritikoa, arazoak konpontzea eta sormena.
● Inklusioa sustatzea: sareak aukera-berdintasuna eta aniztasuna sustatzen ditu.
● Lantaldeko irakasleek berrikuntza-proiektuetan parte hartu dutela egiaztatzen duen
ziurtagiria.


Nola parte hartu?
1. Irakasleen Prestakuntza Plataforman ikastetxe gisa izena ematea.
2. Lantalde bat osatzea: gutxienez 3 pertsonakoa eta koordinatzaile bat izendatzea.
3. Behin ikastetxea onartu izan ondoren, lantaldea osatzen duten pertsonak Irakasleen
Prestakuntza Plataforman inskribatzea.
4. Formakuntza-jardueretan parte hartzea (nahitaezko 6 ordu lantaldeko
koordinatzailearentzat) eta aukerako formakuntza.
5. Topaketa-jardunaldiak.


Eskaerak aurkezteko epea urriaren 29tik azaroaren 19ra izango da!