Adingabeen segurtasuna baliabide digitaletan - Ikasnova
Adingabeen segurtasuna baliabide digitaletan
Adingabeen segurtasuna baliabide digitaletan
2020/11/04
Aseguratic web-orri berri bat da, Teknologia Berrietarako eta Irakasleen Prestakuntzarako Institutuak (INTEF) argitaratutakoa, sareko segurtasunean aritzen diren zernahi entitate publikoren eta esparru pribatuko beste enpresa batzuen lankidetzarekin.
Menu nagusian sartuz gero, baliabide asko eta askotarikoak aurkituko ditugu.
Web-orri honen hartzaileak dira adingabeak, familiak, hezitzaileak, ikastetxeak eta administrazioak.
Orrian aurkituko ditugu datuen babesaren gainean indarrean dagoen araudia hala nola edozein hezkuntza etapatan ikasgelan erabiltzeko baliabideen bilatzaile bat
Sareko segurtasuna zeharkako gaia da. Teknologiaren erabilera ere halakoa da. Beraz, guztion ardura da esparru guztietan gai honetan eragitea eta adingabekoen eskura informazioa eta komunikazio-bideak jartzea sareko gehiegikerien, ziberjazarpenaren, gezurren, baimenik gabe argitaratutako irudi edo bideoen... berri emateko.
Datuak Babesteko Espainiako Agentziak badu komunikazio-bide bat adingabeek sala ditzaten sarean izandako egoerak edo arazoak:
Argibide gehiago nahi baduzue, sar zaitezte orri honetan eta lankidetzan ari diren entitateenetan:
Agencia española de protección de datos > Tú decides en internet
Instituto nacional de ciberseguridad > Internet segura for kids