CODI - Ikasnova
CODI
CODI
2024/10/04
Zer da CODI?
CODI, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik 6. mailara bitarteko haurrei zuzendutako digitalizazio programa bat da. Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan, Eskubide Sozialen, Ekonomia Sozialaren eta Enpleguaren Departamentuko Haurren, Nerabeen eta Familiaren Zuzendariordetzak sustatutako proiektu honen helburua ikasleengan oinarrizko konpetentzia digitalak garatzea da, babesgabeko egoeran dauden horiek lehenetsiz.
Zein da CODI programaren helburua?
Gizarte-arrakala digitalari aurre egitea 9 eta 11 urte bitarteko haurrak oinarrizko gaitasun digitalekin dotatuz, kalteberatasun-egoeran dauden ikasleei lehentasuna emanez. (Kokapen geografikoa edo kalteberatasun-inguruneak).
Programaren ezaugarriak
- Eskolaz kanpoko ordutegi eta aldietan egingo da, oporraldietan formatu intentsiboan eskaintzeko aukera barne (Gabonak, Aste Santua, udako oporrak).
- Ahal dela, prestakuntza presentziala edo online sinkronoa izango da, betiere, ikasleek, aurreikusitako jarduerak egiteko beharrezko baliabideak dituztela bermatzen bada.
- Ikasle bakoitzeko prestakuntzaren iraupena justifikatzeko, gutxienez 30 ordukoa izango da.
- Hezkuntza plataformak 90 ordu inguruko edukia du Herritarren Gaitasun Digitalen Europako Erreferentzia Esparruan (DigComp) identifikatutako konopetentzia arloetan.
- Programak, Europar Batasunak ezarritako estandarren arabera etorkizunean konpetentzia digitalen akreditazioa lortzeko oinarriak ezartzeko balioko du.
Zure ikastetxean CODI txertatu nahi duzu?
CODI, % 100ean ikastetxearen eta ikasleen beharretara egokituta egonen den 30 orduko iraupeneko doako programa da.
Programaren formatua malgua da, jardunaldi jarraia duten ikastetxeetan ikasleei arreta eskaini behar zeien arratsaldeko orduan edo eskolaz kanpoko jardueren formatuan (bai jantokiko ordutegian, baita arratsaldetan ere) eman daitekeelarik .
Programak ikastetxearen eskura jartzen ditu ikastaroa emateko behar diren eduki eta material guztiak, baita ikasleen jarraipena egingo duen kudeaketa- eta ikaskuntza-plataforma bat ere.
Jarri gurekin harremanetan zure ikasleei gehien egokitzen zaien eredua zein den jakiteko eta zure ikastetxea digitalizazioaren abangoardian jartzeko.
Harremanetarako pertsona: Karla Goñi Suberbiola - cgoni@cnai.es