Planetarioaren prestakuntza eskaintza irakasleei eta ikastetxeei

2020/11/11

Iruñeko Planetarioak aurtengo ikasturtean ere segitzen du ikastetxeendako eta irakasleendako prestakuntza eskaintzen, STEM Planeta programaren barnean eta zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika bultzatzea xede duela.

STEM Planeta mentoretza ikastetxeendako

STEM ikasketen bilatzailea. Helburua da STEM lanbideak ikasleei hurbiltzea, ikasketetan ibilbide bat edo beste hartu behar dutenean ahalik eta informaziorik zuzenena izan dezaten eta, orobat, informazio hori lagungarria gerta dakien, haien interesen eta gustuen arabera.

STEM Planeta mentoretza ikastetxeendako

Ikastetxeei zuzendutako doako jarduera honetan har dezakete parte Lehen Hezkuntzako 3. ikasmailatik aurrerako ikasmailek.

Programan parte hartu nahi duen ikastetxe bakoitzari mentore bat esleituko zaio eta harekin 45 minutuko saio birtual bat antolatuko da, astearte goiz batean. Saio honetan gonbidatutako pertsonak bere lana eta proiektuak azalduko ditu eta ikasleek galderak egiten ahalko dizkiote. 

STEM Planeta Aholkularitzari buruzko informazio gehiago


STEM ikasketen bilatzailea

STEM ikasketen bilatzaileaSTEM Planetaren barnean. STEM ikasketen bilatzailea aurkituko dugu bertan, baliabide ona hezkuntzako orientatzaileendako eta Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta unibertsitateetako ikasleendako.

Hortxe duzue: sar zaitezte bilatzailean, informazio ezagatik inor ez dadin gelditu bere bokazioa zein den jakin gabe.

STEM ikasketa-bilatzaileari buruzko informazio gehiago


Marterako misioa: Bidaia Perseverancera

Marterako misioa: Bidaia Perseverancera

Hezkuntzako programazioaren hastapenak erakusten dira ikastaro honetan, Scratch software libreko tresna erabiliz.

Nagusiki 8 urtetik 12 urte bitarteko ikasleendako da.

Ikastaroan 3 orduko bideo-tutorialak, zenbait erronka, eta irakasleendako foro bat daude, zalantzak jendaurrean jar ditzaten.

Ikastaroa 2-3 hilabetekoa da, gutxi gorabehera. Nolanahi ere, irakaslea arduratuko da ikastaroa denboran antolatzen ikasleekin.

Marte misioari buruzko informazio gehiago


Cansaten III. edizioa Nafarroan

Cansat Europako Agentzia Espazialaren ekimena da.   Cansat

Freskagarri-lata baten tamainako satelite txiki bat egin eta jaurtitzea: horixe da erronka. Nazio mailan lehiaketa egiten da talde bat aukeratzeko, hain zuzen ere Europako lehiaketan parte hartzeko.

Planeta STEMek parte hartu nahi duten irakasleei laguntza ematen die eta, horretaz gainera, bideratzen ditu. Orobat, erregio-fasea antolatzeko ardura dute (fase horretan EAEk ere hartzen du parte).

Datorren azaroaren 17an, 16:30ean, irakasleendako doako lantegi bat antolatu da, ekimena ezagutzera emateko xedez.

Irakasleentzako Cansat tailerrari buruzko informazio gehiago

Ekimenean 14 urtetik 19ra bitarteko 4-6 gaztek osatutako taldeek hartuko dute parte, irakasle edo mentore batek koordinaturik.

Cansat Navarrari buruzko informazio gehiago