Indarkeriaren eta jazarpenaren kontrako nazioarteko eguna eskolan - Ikasnova
Indarkeriaren eta jazarpenaren kontrako nazioarteko eguna eskolan
Indarkeriaren eta jazarpenaren kontrako nazioarteko eguna eskolan
2020/11/05
Gaur, azaroak 5, eskolako indarkeriaren eta jazarpenaren kontrako nazioarteko eguna ospatu da estreinakoz, ziberjazarpena ere barne dela.
UNESCOk kontzientzia harrarazi nahi du eskolan gertatutako indarkeria-egoerak konpontzearen gainean, ikastetxeetako kide guztiak edozein indarkeria-motaren aurrean babesteko, eta, bereziki, neska eta mutiko anitzek pairatzen duten jazarpenari arreta berezia jartzeko.
UNESCOko zuzendari nagusiak, Audrey Azoulay andreak, mezu hau igorri du:
Ziberjazarpena indarkeria-mota bat da, ikastetxeetan eta, eskuarki, gizartean gero eta agerianago dagoena. Datuak Babesteko Espainiako Agentziak zenbait komunikazio-ildo ditu egoera horretan leudekeen gazteei laguntzeko, laguntzarik behar izanez gero:
Informazio gehiago:
Seguridad del menor en medios digitales