Derrigorrezko prestakuntza 22-23 ikasturtean - Ikasnova
Derrigorrezko prestakuntza 22-23 ikasturtean
Derrigorrezko prestakuntza 22-23 ikasturtean
2023/03/10
Ikasturte hasierako jarraibideen arabera, 2022-2023 ikasturterako, Hezkuntza Sailak 10 orduko prestakuntza-ekintzen programa bat ezartzen du, prestakuntza instituzionalekotzat jotzen dena, eta, beraz, irakasle guztiek nahitaez bete beharrekoa.
Jarraibide honi erantzuteko, Hezkuntza Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak “Formación obligatoria: laboratorios 2022-23 Laborategiak. Derrigorrezko prestakuntza” ikastaroa sortu du.
Ikastaroaren datuak:
- Izena: Formación obligatoria: laboratorios 2022-23 Laborategiak. Derrigorrezko prestakuntza
- Iraupena: 10 ordu
- Modalitatea: urrutitik, automatrikulazioa, Moodle - ikasNOVA urrutiko ikastaroen plataforman.
- Edukiak: kategoria bat gehitu da
- Plaza kopurua: irakasle guztiak
- Ikastaroaren datak:
- Hasiera: 2023ko martxoaren 10a
- Buakera: Ekainaren 29a
- Ziurtagiria: Hiru ikastaro hauetako edozeinen ziurtagiri indibidualak eta independenteak hilaren amaieran eguneratuko dira, apiriletik aurrera eta ondorengoetan. Ikastaro horietako bat amaitu duten irakasleek, ikastaroari dagokion ziurtagiria, datu eguneratze horietan jasoko dute
- Laguntza: Urratsetako batean laguntza behar izatekotan, mezu elektroniko bat bidali beharko da helbide honetara: laboratorio-gr@educacion.navarra.es
- Irakaskuntzako gaitasun digitalaren maila egiaztatzea: Ikastaro hau aurrerago irakaskuntzako gaitasun digitala egiaztatzeko erabiliko den ikastaro-multzo baten atal bat da.
- Sarrera: sarbide esteka