Elkarren lagun diren eskolak

2021/02/03

2019ko azaroan, hizkuntza-eskolen arteko lankidetza-proiektu bat sortu zen, eta Iruñeko eskola protagonista da proiektu horretan.


Behar bada eTwinning proiektuetan oinarritua, asmoa du hizkuntza-eskolen artean lankidetzan aritzea. Ez genuen uste hilabete batzuen buruan hainbeste haziko zenik proiektu honek sareetan duen presentzia, eta hezkuntza-maila guztietako hainbeste irakasle trebatuko zituenik tresna digitaletan.


Hauxe izan da Elkarren lagun diren eskolen kronograma:

2019. urtearen bukaeran, Iruñeko Hizkuntza Eskolak abiarazi zuen ekimena.

Konfinamendua iritsi zen 2020ko martxoan, eta hasi ziren Youtubeko kanalaren bidez web-mintegiak egiten. Sare sozialetan sustapen-lana egiten dute, eta gero eta gehiago dira beren proposamenetan eta tresna digitaletan, lankidetza-proiektuetan eta abarretan trebatzeko interesa duten irakasleak.


Haien YouTubeko kanalean bideo asko daude, hiru kategoriatan sailkatuak:

  • Dinamikak: jarduerak dira, irakasleek eurek kontatutako ikasgelako esperientziak.
  • Elkarren lagun diren eskolak sortuz: hemen proiektua zer den azaltzen da, elementuak partekatzen dira, elkarlanean ari, eztabaidatu...
  • Tresnak: tresna digitalei buruz irakasleek emandako bideotutorialak, tresna horiek balio erantsia ematen baitiete online bidezko nahiz aurrez aurreko eskolei.

YouTubeko kanal hori bisitatzera animatzen zaituztegu, zuek ere murgil zaitezten horko ikaskuntza hobetzeko gogoan, dinamismoan, gauzak egiteko gogo bizian eta lana ongi egiteko joeran.

Proyectando Escuelas Amigas YouTubean

Argibide gehiago:

Escuelas amigas - Blog

Escuelas amigas en línea (Twitter)