"ikasNOVA gela" proiektuen entregatzea

2022/03/23

Hezkuntza Teknologiak eta IKT Azpiegituren Zerbitzutik, aukera ematen diegu titulartasun publikoko derrigorrezko hezkuntzako ikastetxeei, "ikasNOVA gela" bat sortzeko proiektu bat aurkezteko.


Ikastetxeek gero eta eskaera gehiago egiten diote Hezkuntza Departamentuari, gaur egungo beharrekin bat datozen irakaskuntza- eta ikaskuntza-espazioak sortzeko; lankidetza-lana, irakaskuntza partekatua, funtsezko gaitasunen garapena eta teknologiaren integrazioa errazteko espazioak, besteak beste.


Martxoaren 24tik apirilaren 13ra irekita egonen da proiektuak aurkezteko epea.


ikasNOVA gelei buruzko informazio guztia (bete beharreko baldintzak, proiektuak hautatzeko irizpideak, etab.) dokumentu honetan aurki daiteke:

Aurkeztutako proiektuak baloratzeko, errubrika hau erabiliko da:

"ikasNOVA gela" proiektua 2022-23

Proiektuak inprimaki honen bidez aurkeztuko dira:

Proiektuak baloratzeko errubrika

Proiektuak formulario honen bidez aurkeztuko dira:

Proiektuak aurkezteko inprimakia

Zuen proiektuen zain gaude!