Ikastaroa Pentsamendu konputazionala Mahai jokoen bidez deskonektatuta - Ikasnova
Ikastaroa Pentsamendu konputazionala Mahai jokoen bidez deskonektatuta
Ikastaroa Pentsamendu konputazionala Mahai jokoen bidez deskonektatuta
2024/03/13
Mahai-jokoen bidezko pentsamendu konputazional deskonektatua" prestakuntza-ikastaro berria argitaratu da, eta izena emateko epea martxoaren 14tik 27ra bitartekoa da.
Ikastaro honen helburu nagusia irakasleak Pentsamendu Konputazionalaren kontzeptuan eta aplikazio praktikoan trebatzea da, mahai-jokoen bidez.
Ikastaroak 20 orduko iraupena du.
Horietatik, 15 ordu teoriko egingo dira Moodle bidez, eta parte-hartzaileek malgutasunez eskuratu ahal izango dute edukia, haien aukeren arabera. Saio teoriko horietan honakoak landuko dira: pentsamendu konputazionalaren oinarriak, giza garunaren funtzionamenduaren oinarriak goi-mailako prozesu kognitiboei dagokienez, eta mahai-jokoen sailkapenen eta aurreko bi edukien arteko erlazioa.
Gainera, aurrez aurreko 5 tailer praktiko eginen dira, nahitaez bertaratu beharrekoak. Horietan, mahai-jokoekin, funtzio exekutiboekin duten harremanarekin, deskonektatutako pentsamendu konputazionaleko dinamikekin duten harremanarekin eta horiek hezkuntza-testuinguruan duten aplikazioarekin zuzenean esperimentatzeko aukera izango dugu. Saio praktiko horietan sakonduko da tresna horiek ikasgelan benetan txertatzen, denbora errealean atzeraelikatzen, Moodle-n eskuratutako ezagutzak sendotzen, zalantzak argitzen eta beste profesional batzuekin esperientziak partekatzen.
Azken batean, ikastaro honek teoriaren eta praktikaren arteko konbinazio orekatua eskaintzen du, irakasleak trebatzeko pentsamendu konputazionala modu eraginkorrean eta ludikoan integra dezaten beren hezkuntza-praktiketan, horrela ikasleak mundu digitalaren erronketarako prestatuz.
Jardueraren fitxara esteka honen bidez sar zaitezke:
https://educages.navarra.es/
Edozein zalantza izanez gero, zuen esanetara gaude 690120598 telefonoan.