EDUCA urrutiko ikastaroa: Irakaslearen koadernoa eta kudeaketa

2022/02/16

“Educa: irakaslearen koadernoa eta kudeaketa” urrutiko ikastaroaren 1. deialdiaren ondoren, eta parte-hartzaileen eta tutoreen aldetik jasotako feedbackari buruz hausnartu ondoren, ikastaroan aldaketa batzuk egin ditugu, eta horiek azaldu nahi dizkizuegu.

  • Ikastaroaren edukiak ikastaroaren 1. edizioko berbera izaten jarraitzen du.
  • Moduluetako atazak borondatezkoak izanen dira eta ez dira entregatu behar. Egiteko proposatzen ditugun ariketak probako ariketak dira, eta, zalantzarik izanez gero, modulu bakoitzaren foroan galdetzen ahal da. Ez dago atazen zuzenketarik, ezta atazen kalifikaziorik ere.

  • Modulu bakoitzak galdetegi bat edo gehiago ditu, bideoekin lotutako galderekin. Bideoak ikusten badituzu, arazorik gabe erantzuten ahal duzu, Educan duzun rola gorabehera. Galdetegiak honako hauek dira:

    • 1. modulua. Ikasgelako koadernoa. 1. zatia (ikaslearen asistentzia, justifikazioak, estatistikak, kalifikazioak, ebaluazioa, oharrak, orla eta fitxa). Nahitaezkoa da parte-hartzaile guztientzat.
    • 1. modulua. Ikasgelako koadernoa. 2. zatia (jarduerak, jardueren zuhaitza, zuhaitzen kudeaketa, jardueren kalifikazioa, agenda eta iragazkiak). Nahitaezkoa da tutore eta irakasleentzat. Boluntarioa da orientatzaileentzat.

    • 2. modulua. Jarraipena egiteko informazioa. 1. zatia (informazio eramatea, ebaluazio prozesua, ebaluazio prozesuen konfigurazioa). Nahitaezkoa da parte-hartzaile guztientzat.

    • 2. modulua. Jarraipena egiteko informazioa. 2. zatia (ikaslearen karpeta, ikasturte amaierako informazioa, informazio esanguratsua, aniztasunari erantzuteko neurriak, elkarrizketak eta komunikazioak). Nahitaezkoa da parte-hartzaile guztientzat.

    • 2. modulua. Jarraipena egiteko informazioa. 3. zatia (orientatzaileak). Nahitaezkoa da orientatzaileentzat. Borondatezkoa da tutore eta irakasleentzat.

    • 3. modulua. Guardiak eta ordezkapenak. Nahitaezkoa da parte-hartzaile guztientzat.

    • 4. modulua. Bizikidetzaren kudeaketa. Nahitaezkoa da parte-hartzaile guztientzat.
  • Galdetegien zatia gainditzeko, nahitaezkoa da 7 galdetegietatik 6 gainditzea.
  • Galdetegiak gainditu ondoren ikastaroa gainditzeko, azken ataza bat entregatu beharko da, eta hori ebaluatu eginen da. Azken ataza hiru aukera hauen artean aukeratzen ahalko da:
    • Jardueren zuhaitz bat sortu eta horren pantaila-argazkia igorri.
    • Ebaluazio-errubrika bat sortu, hura esportatu eta pdf formatuan igorri.

    • Orientatzaileentzat: informazio eskaera bat egin eta familiarekiko komunikazioa sortu. Pantaila-argazkiak igorri.

Ikastaroa otsailaren 21ean (astelehena) irekiko da, eta prestakuntza hori egin nahi duen edonork edozein unetan bere burua matrikulatzen ahalko du ikasgela birtualean, ekainaren 1a arte. Egun horretatik aitzina ez da onartuko automatrikulazio berririk.

Automatrikulatu

Atazak ekainaren 24ra arte entregatzen ahalko dira. Automatrikulatu direnentzat, ikastaroa beti izanen da eskuragai, edo norberak baja ematea erabakitzen duen arte. Ikastaroaren balorazioa positiboa bada, irailean automatrikulazioa berriro irekitzeko aukera egoten ahal da.

Ikastaroan automatrikulatu ondoren, ikastaroa askatasunez amaitzen ahalko da, gehienez ere ekainaren 24ra arte.

Prestakuntza jarduera hau ez dago irakasleen prestakuntzarako aplikazioan argitaratuta.

Ziurtagiria egiteko, bi data tarte hauek izanen dira erreferentzia:

  • otsailaren 21etik apirilaren 25era 
  • apirilaren 26tik ekainaren 24ra

Apirilaren 25etik aurrera, lehenengo ikastaldian ikastaroa arrakastaz amaitu dutenei emango zaie ziurtagiria, eta ekainaren 24tik aurrera, gainerakoei. Ziurtagiriak eskuragarri egonen dira irakasleen prestakuntzarako aplikazioan.

Pedagogia Terapeutikoa eta Entzumena eta Hizkuntza espezialitateetako irakasleek, ikasle talderik ez badute, mugatuta izanen dituzte Educako funtzionalitateak. Ikastaroa egiten ahalko da ikaslerik izan gabe, baina proposatutako probako atazetako asko ezin izanen dira egin. Kasu horietan, ikastetxeko Educako kudeatzaileari eskatzen ahal zaio irakasle postu bat esleitzeko esku hartzen duen taldeetako batean.