Autoprestakuntza

2022/01/04

Eskuragarri daude dagoeneko ikasNova urrutiko ikastaroen 1. deialdian eskaini ditugun lau ikastaroen edukiak eta baliabideak, autoprestakuntza formatuan. Ikastaro horiek ez dira tutorizatuak eta ez dago ziurtatzeko aukerarik.

Gaitasun digitalaren bost arloetatik hiru (Informazioa eta alfabetatze informazionala, Komunikazioa eta lankidetza eta Segurtasuna) eta Educa eskola-kudeaketarako tresna ditu ardatz trebakuntza-eskaintza berriak.

Informazio gehiago:

Prestakuntza–Autoprestakuntza

Gaitasun digitala garatzea interesatzen bazaizu, gaitasun digitalari eta arlo bakoitza garatzeko baliabideei buruzko informazio erabilgarria aurkituko duzu Prestakuntza atalean.

Prestakuntza–Gaitasun digitala

Prestakuntza–Gaitasun digitalaren egokitasuna

Aurrerago, Educa ikastaroa autoprestakuntzako formatuan ere eskainiko dugu, baina ziurtagiria lortzeko aukerarekin.