RaPoesia 2026 - IESO Iñaki Ochoa de Olza DBHI - Ikasnova
RaPoesia 2026 - IESO Iñaki Ochoa de Olza DBHI
RaPoesia 2026
2026/01/25
Joan den astean, DBHko 2. mailako ikasleek (E, F eta G) RAP errimak sortzen ikasi dute hainbat hizkuntzatan (gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez), Joe O’Mairtin musikari eta irakasle irlandarraren parte hartzeari esker.
Jarduera hau, RaPoesía, Nafarroako Hezkuntza Departamentuko ikastetxeen arteko proiektuaren barruan kokatzen da. Ikasturte honetan VIII. edizioa ospatzen ari da.