Arga ibaiaren egoera - IESO Iñaki Ochoa de Olza DBHI - Ikasnova
Arga ibaiaren egoera - IESO Iñaki Ochoa de Olza DBHI
Arga ibaiaren egoera
2025/06/05
3. DBH-ko ikasleek Arga ibaiaren kalitatea ezagutzeko eta hobetzeko programan parte hartu dute. Hezkuntza programa hau Iruñako Udaletxeak antolatu du Runa 25 proiektuaren barne.
Horretan hiru jarduera burutu dituzte:
Uraren parametro fisiko-kimikoen analisia, makroornogabeen laginketa eta ornodunen laginketa basozainekin .
Programa ekainak 9an San Pedroko museoan mintegi batekin itxi da. Bertan gure ikasle batzuk beste ikastetxeetako ikasleekin topatu eta ibaiaren egoerari buruzko hausnarketa egiteko aukera izan dute.