Arga ibaiaren egoera

2025/06/05

3. DBH-ko ikasleek Arga ibaiaren kalitatea ezagutzeko eta hobetzeko programan parte hartu dute. Hezkuntza programa hau Iruñako Udaletxeak antolatu du Runa 25 proiektuaren barne. 

Horretan hiru jarduera burutu dituzte:

 Uraren parametro fisiko-kimikoen analisia, makroornogabeen laginketa eta ornodunen laginketa basozainekin . 

Programa ekainak 9an San Pedroko museoan mintegi batekin itxi da. Bertan gure ikasle batzuk beste ikastetxeetako ikasleekin topatu eta ibaiaren egoerari buruzko hausnarketa egiteko aukera izan dute.