Segurtasun digitalaren indartzea Hezkuntzan: Yubico gakoak eta bigarren autentifikazio-faktorea (2FA)

2025/11/20

El Departamento de Educación de Navarra ha iniciado la distribución de llaves de seguridad Yubico entre el personal docente con el objetivo de fortalecer la protección digital en los centros educativos y salvaguardar la información institucional. Esta medida forma parte de un plan más amplio de ciberseguridad que incluye la implementación progresiva del doble factor de autenticación (2FA) vinculado a la identidad EDUCA.​

Nafarroako Hezkuntza Departamenduak Yubico segurtasun-gakoen banaketa hasi du irakasleen artean, ikastetxeetako segurtasun digitala indartzeko eta erakunde-informazioa babesteko helburuarekin. Neurri hau zibersegurtasuneko plan zabalago baten parte da, EDUCA identitatera lotutako bigarren autentifikazio-faktorearen (2FA) ezarpena pixkanaka jasotzen duena.

Zer da 2FA?

Bigarren autentifikazio-faktorea ohiko pasahitzaz haratago babes-geruza gehigarri bat gehitzen duen segurtasun-sistema bat da. 2FArekin, EDUCA kontuan saioa hasten duzun bakoitzean, sistemak zure identitatea bigarren metodo baten bidez egiaztatzeko eskatuko dizu: USB gako fisiko bat, zure mugikorreko autentifikatzaile-aplikazio bat edo berreskuratze-kodeak.

Eskuragarri dauden tutorialak

2FAren konfigurazio- eta erabilera-prozesua errazteko, Departamenduak bideo-tutorial sorta bat sortu du pausoz pauso gidatuko zaituztenak:

  1. Zer da 2FA eta zertarako balio du?– Kontzeptuaren eta haren onuren sarrera

 

Nola sortu nire 2FA  – Zure bigarren faktorearen hasierako konfigurazioa

 

 

  1. Nola sartu 2FArekin – Bi urratseko autentifikazioarekin saioa hasteko prozesua

 

 

  1. Bypass – Sartzeko aukera alternatiboak

 

Ezarpen pixkanakakoa

Erositako NFC gakoen banaketa graduala eta erabiltzaile-profil ezberdinetara egokitua izango da. Lehen fase honetan, langileria guztiak ez du gako fisikorik izango, bereziki informazio sentikorra kudeatzen duten kolektiboei lehentasuna emanez, hala nola zuzendaritza-taldeei .Gelako panel interaktiboek NFC irakurleak izango dituzte, ordenagailu eramangarrietan berriz gakoa USB bidez konektatuta erabil daiteke.

Yubico giltzak erabiltzea komeni da, gutxienez, honako lanpostu hauek betetzen dituzten pertsonentzat:

  • Zuzendaritza taldeko kideak.
  • Orientatzaileak.
  • Hezkuntza Teknologien Koordinatzailea (HTK).
  • IkasNOVA arduraduna (TDE).
  • IkasNOVA gelako arduraduna.
  • Educako irakasle kudeatzaileak.
  • Departamentuko Burutza, Lanbide Arlokoa, Albokoa eta Kanpoko Lanbide Jardueretakoa.
  • AZL Educako kudeatzaileak.

Ikastetxe bakoitzak, segurtasun arrazoiengatik, beharrezkotzat jotzen dituen beste profil batzuetara zabaldu ahal izango du erabilera.