Scratch Day 2021

2021/05/18

Aurten, aurrekoetan bezala, Mendillorri BHI institutuak Scratch Day eguna eginen du maiatzaren 22an. Oraingoan, osasun egoera dela eta, online antolatuko da.

Scratch Dayren helburua da ordenagailuen programazioa ikasleei hurbiltzea modu ezberdin eta dibertigarri batean.

Scratch, App Inventor eta SketchUp-i buruzko tailerrak eginen dira.

Jarduera doakoa da eta edonork parte hartzen ahal du, izena emanez gero.

Argibide gehiago nahi izanez gero eta izena emateko, joan zaitez webgune honetara:

Scratch Day 2021