Pizarras interactivas para Monitores o PDI - Ikasnova
Pizarras interactivas para Monitores o PDI
Pizarras interactivas para Monitores o PDI
2019/11/08
Badira urte batzuk Nafarroako ikastetxeek Arbel Digital Interaktiboak ikasgeletan sartzen hasi zirenetik, ia Integratik proiektuaren hasierarekin bat eginez. Gaur egun monitore interaktiboen teknologia ezartzen ari da, baina kasu batean edo bestean, arbel interaktibo gisa funtzionatuko duen softwarearen beharra nabaria da.
Aukera ugari daudenez, artikulu honek hauek ezagutaraztea du helburu, baina batez ere, Hezkuntza Teknologien aholkulariek, sistema eragile ohikoenak kontutan hartuz, gaur egun gomendatzen ditugun aukera zehatzak azaltzea, berdin balioko dutenak PDI eta Monitore Interaktiboetarako. Bereziki zuzenduta dago, zein software aukeratu argi ez daukaten guztiei.

Open Sankoré da Nafarroako Hezkuntza Teknologien aholkulariek gomendatzen dugun aukera, gure Monitorea edo Arbela PC bateri lotua badago.
Jamboard edo Iqboard izango lirateke gure aukera on-line, Monitorea edo Arbela Chromebook bateri lotua balego edo antzeko kasuetan.
Gomendio horien arrazoiak jakin eta tutorial batzuen loturak eduki nahi badituzu, irakur ezazu gure azterketa xumea