Mendillorri BHI ikastetxeko hiru ikaslek irabazi dute Europako Estatistika Lehiaketaren fase nazionala

2021/05/12

Joan den apirilaren 26an, Europako Estatistika Lehiaketaren fase nazionaleko sari-banaketa egin zen eta Irene Irribarenek, Jaione Mainzek eta Leire Larrartek irabazi zuten A kategorian (Batxilergoa eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak).

Mendillorri BHI ikastetxeko hiru ikasle horiek "Familiek hezkuntzan egiten duten gastuari buruzko inkesta, 2019" izeneko lana aurkeztu zuten, Javier Ortiz irakaslearen gidaritzapean.

Zientzian, artean eta teknologian oinarritzen diren STEAM arloetako irakasgaietako bat da estatistika. Oraindik ere, irakasgai horietan interesa duten neskatilen eta emakumezko nerabeen ehunekoa txikiagoa da mutilena baino. Horregatik da garrantzitsua horrelako lehiaketak sustatzea ikasleen artean, halako diziplinei buruzko jakin-mina pizteko.

Zorionak zuen sariagatik, Irene, Jaione eta Leire!