Mahai-jokoen bidezko pentsaera konputazional deskonektatua

2025/09/18

 

“Mahai-jokoen bidezko  pentsaera konputazional deskonektatua" prestakuntza ikastaro berri bat argitaratu da. Ikastaro horretan izena emateko epea urriaren 6an amaituko da. Bere helburu nagusia irakasleak mahai-jokoen bidez pentsaera konputazionalaren kontzeptuan eta aplikazio praktikoan trebatzea da.

 

Ikastaroak 15 orduko iraupena du.

Horietatik, 10 ordu teoriko garatuko dira Moodle bidez, eta edukia malgutasunez eskuratu ahal izango da. Atal honetan Pentsaera Konputazionalaren oinarriak jorratuko dira, giza garunaren funtzionamenduaren oinarriak goi mailako prozesu kognitiboei dagokienez, eta mahai-jokoen sailkapenen eta aurreko bi edukien arteko erlazioa.

 

Gainera, 5 orduko tailer praktiko presentzialak egingo dira, nahitaez bertaratu beharrekoak. Bertan, mahai-jokoekin zuzenean esperimentatzeko aukera izango dugu, baita funtzio exekutiboak duten loturarekin, pentsaera konputazional deskonektatuko dinamikekin duten harremanarekin eta hezkuntza-testuinguruan duten aplikazioarekin ere.

 

Jardueraren fitxara esteka honen bidez sar zaitezke: 

https://educages.navarra.es/Educa/cursos-formacion/eu/#/actividad/50759

Edozein zalantza izanez gero, zuen esanetara gaude 848 433 738 telefonoan.