LUMIOri buruzko online prestakuntza berria irakasleentzat: izen-ematea zabalik ikasAULAn - Ikasnova
LUMIOri buruzko online prestakuntza berria irakasleentzat: izen-ematea zabalik ikasAULAn
LUMIOri buruzko online prestakuntza berria irakasleentzat: izen-ematea zabalik ikasAULAn
2025/05/12
Hezkuntza Sailak “Lumion jarduerak sortzea (5h)” online ikastaroaren lehen edizioa ireki du, Nafarroako irakasleei zuzendua. Prestakuntza hau, gaztelaniaz zein euskaraz eskuragarri, ikastetxeetan monitore interaktibo berriak ezartzeko prozesuari laguntzeko eta aurreko ikasturteetan hasitako prestakuntza-ibilbideari jarraipena emateko diseinatu da.
Ikastaroa, borondatezkoa izanik, ikasAULA plataformaren bidez emango da eta 5 orduko ziurtagiria lortzeko aukera ematen du. Ikastaroa gainditzen duten irakasleek ziurtagiri ofiziala jasoko dute.
Ikastaroaren egitura lau gai nagusik osatzen dute, irakurgaiak, ikus-entzunezko baliabideak eta proposamen praktikoak uztartuz, LUMIO tresnaren erabilera ikasgelan errazteko helburuarekin. Horri esker, irakasleek gaitasun digitala hobetu eta metodologia-baliabideak zabaldu ahal izango dituzte, ikasNOVA Hezkuntza Digitalizatzeko Planaren helburuekin bat eginez.
Izen-ematea dagoeneko zabalik dago ikasAULA plataforman. Garrantzitsua da gogoratzea jarduera bakarra duen ikastaroa denez, gutxienez entrega bat egin behar dela (nahiz eta ebaluazioa gainditu ez), zigorrik ez jasotzeko.
2025-2026 ikasturtean zehar prestakuntza honen edizio berriak eskainiko dira.
Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, irakasleek helbide honetara jo dezakete: competencia.digital.ikasnova@educacion.navarra.es