Kontrola zurea da, ez zaitzatela kontrolatu

2020/10/14

Datuak Babesteko Estatuko Agentziak (AEDP), Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak, Berdintasun Ministerioak eta Pantallas Amigas-ek "Kontrola zurea da, ez zaitzatela kontrolatu" kanpaina jarri dute abian. Helburua gazteak bitarteko digitaletan gertatzen diren jazarpen eta genero-indarkeriako egoerez kontzientzia hartzea da.

Pantallas Amigas-en bideo honetan, genero-indarkeriak ingurune digitalean izan ditzakeen 10 modu ikus ditzakezu:

 

Kanpaina lau mezuk osatzen dute, bakoitzak bere QR kodea duena. Kode horiek bideo eta laguntza batzuetara bideratzen gaituzte, indarkeria edo jazarpen egoerak antzemateko eta horiei aurre egiteko edo salatzeko laguntza ematen digutenak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kartelak deskargatzeko edo baliabideak ikusi ahal izateko:

 "Kontrola zurea da, ez zaitzatela kontrolatu" kanpaina

https://www.aepd.es/es/prensa-y-comunicacion/blog/campa%C3%B1a-el-contrlo-es-tuyo-que-no-te-controlen




"El control es tuyo, que no te controlen"